Atzipen azkarrak orrialdean
data: 2012/05/17 azken egunerapena: 15/05/2012


Zaharberritzeko lanen zerrenda bat sortu dugu, noizean behin ekarpen ekonomikoa egitea nahiago duten pertsonek, nahi duten lanerako egin ahal izateko. Santa Maria Katedrala Fundazioarekin harremanetan jar zaitezke irabazi fiskalen berri izateko. Gutxieneko ekarpena 1 eurokoa izango da.
OHARRA: Santa Maria Katedrala Fundazioari egindako diru ekarpenei esker zerga %30 arindu dezakezu. Horretarako, emariaren ziurtagiria eskatzeko formularioa bete besterik ez duzu egin behar; formulario hori ordainketa egiterakoan agertuko zaizu. Hala, zure datuak jasotakoan ziurtagiria bidaliko dizugu, posta arruntez, errentaren aitorpena egiterakoan aurkez dezazun.
(*) izartxo batekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.
DATUEN BABESA
Datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera (DBLO), erabiltzaileak emandako datuak fitxategi automatizatu batean gordeta geratuko dira. Datuok aipatutako xederako bakarrik erabiliko dira. Datu horiek, inprimakien bidez jasoko dira, eta erabiltzaileak eskatutako zerbitzua emateko nahitaezkoak diren eremuak bakarrik izango dituzte.
Datu pertsonalak babes-maila egokiaren tratatuko dira, abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuaren arabera. Horrela, beharrezko segurtasun-neurriak hartuko dira datuak ez aldatzeko, galtzeko, tratatzeko edo hirugarrenak baimenik gabe ez sartzeko, Erabiltzaileak eskatutakoak ez diren xedeetarako erabil ditzaketelako. Datu pertsonalak beste erakunde batzuei uztea egokitzat jotzen badugu, fitxategiaren helburua zein den, zein datu utzi ditugun eta lagapen-hartzailearen izena eta helbidea jakinaraziko dizkiogu erabiltzaileari, hark proiektu honi baimena eman diezaion.
Azkenik, erabiltzaileak datuak ikusi, zuzendu eta ezabatu ditzake, DBLOn xedatutakoaren arabera, edo horri buruzko edozein kontsulta edo iruzkin egin dezake. Horretarako, jakinarazpena bidali beharko du helbide elektroniko honetara: protecciondatos@catedralvitoria.com. Zerbitzu honek ez du kontraprestaziorik ekarriko. Bestalde, Santa Maria Katedrala Fundazioaren bulegoetara ere bidal daiteke, helbide honetara: Aiztogile kalea 95 01001 Vitoria-Gasteiz.
Xehetasun gehiago nahi izanez gero kontsultatu lege-oharra.