Atzipen azkarrak orrialdean
data: 2012/05/17 azken egunerapena: 15/05/2012

Ezkerreko argazkia: Koadroa berritzen.
Ezkerreko argazkia: Bisitarien irudia beirateen aurrean dagoen nabean.Santa Maria Katedrala Fundazioak bultzatutako zaharberritzeak eta zenbait jarduerek piztutako interesaren eraginez, herritarrak harro daude berriz Katedral Zaharraz, dagoeneko Sortzaileen Zirkuluaren atalean azaldu dugun moduan.
Santa Maria Katedralaren egitasmoan lagundu nahi duten pertsona eta erakunde pribatuen artean, batzuek noizean behin ekarpenak egitea nahiago dute, zaharberritzeko dauden lanen arabera: beirateak, kanpaiak, organoa, ondare higigarria, eskulturak... Horregatik, zaharberritzeko lanen zerrenda bat sortu dugu, noizean behin ekarpen ekonomikoa egitea nahiago duten pertsonek, nahi duten lanerako egin ahal izateko. Santa Maria Katedrala Fundazioarekin harremanetan jar zaitezke irabazi fiskalen berri izateko. Gutxieneko ekarpena 1 eurokoa izango da.
OHARRA: Santa Maria Katedrala Fundazioari egindako diru ekarpenei esker zerga %30 arindu dezakezu. Horretarako, emariaren ziurtagiria eskatzeko formularioa bete besterik ez duzu egin behar; formulario hori ordainketa egiterakoan agertuko zaizu. Hala, zure datuak jasotakoan ziurtagiria bidaliko dizugu, posta arruntez, errentaren aitorpena egiterakoan aurkez dezazun.