Atzipen azkarrak orrialdean
data: 2012/02/06 azken egunerapena: 06/02/2012

SANTA MARIA KATEDRALA FUNDAZIOA-k (hemendik aurrera F.C.S.M.K.F.) 01001 Vitoria-Gasteizen, Aiztogilea kaleko 95. zenbakian du egoitza eta bere IFK, berriz, P-0100364I da. Webgune honen jabea da eta helburu hauekin jarri du Interneteko erabiltzaileen eskura: alde batetik, bisitariei F.C.S.M.K.F.-ren zerbitzuen eta jardueren berri emateko; eta, bestetik, erabiltzaileekin eta bisitariekin komunikatzeko eta F.C.S.M.K.F.-ren eta erabiltzaileen eta bisitarien artean zerbitzuak eskaintzeko bide berri bat irekitzeko.
Zerbitzu horretako orrialde eta domeinu guztietarako sarbidea doakoa eta anonimoa da. Segurtasunagatik, ordea, zenbait ataletara sartzeko, Erabiltzaileari erregistratzeko eskatuko zaio.
Webgunea erabiliz gero, lege ohar honetako xedapen guztiak argi eta garbi onartu direla ulertzen da.
“Link” bidezko esteken bidez sar daitekeen besteen webguneen edukien edo hirugarrenek eskura jarritako edozein edukiren erantzukizunik ez du F.C.S.M.K.F.-k.
Erabiltzaileak berak nahi duelako eta horrek dakarren arriskuarekin erabiltzen du F.C.S.M.K.F.-rena ez den edozein esteka edo webgune eta, beraz, F.C.S.M.K.F.-k ez du erantzukizunik.
ERABILTZAILEA da WEBGUNEAren eta zerbitzuen erabileraren arduradun bakarra eta, horren jakitun dela, berak nahita onartzen du erantzukizun hori.
F.C.S.M.K.F. ez da erantzule egiten:
- F.C.S.M.K.F.-ren erabileraren eta edukien pribatutasunean eta segurtasunean egindako aldaketengatik eta, indarrean dagoen legezko araubidez kanpo dauden hirugarrenen zerbitzuetan egindako aldaketengatik;
- F.C.S.M.K.F.-ren webgunetik barrena, hirugarrenek eskainitako zerbitzuetan agertutako birusengatik edo elementu faltsuengatik eta birus eta elementu horiek sistema informatikoan, dokumentu elektronikoetan edo fitxategietan eragin ditzaketen aldaketengatik;
- berez edo hirugarrenen bidez eskainitako edukien egiazkotasun faltagatik, zehaztasun faltagatik eta gaurkotasun faltagatik;
- F.C.S.M.K.F.-ren webgunetik kanpo ostatatutako informazioagatik, edukiengatik eta zerbitzuengatik, nahiz eta F.C.S.M.K.F.-ren webgunetik sartu bertara;
- F.C.S.M.K.F.-ren eta hirugarrenen WEBGUNEen Zerbitzuen funtzionamenduaren, erabileraren eta fidagarritasunaren erabilgarritasun faltagatik edo jarraipen faltagatik.
Baliteke webgune honetako zenbait orrialdek cookieak erabiltzea, erabiltzaileen bisitak eta hautatutako edukiak ezagutzeko edo sarbide mugatuko guneak kontrolatzeko erabilitako segurtasun elementuetarako.
F.C.S.M.K.F.-k argitaratutako eduki guztiak CCPL lizentziapekoak (Creative Commons) dira. Baldin eta edukiak ez badira F.C.S.M.K.F.-k espresuki baztertutakoak edo beste egilearen batenak. Beraz, erreproduzitzeko eta jendaurrean komunikatzeko eskubideak doakoak dira, baldintza hauek betez gero:
-Aitorpena: Lanaren kredituetan jatorrizko edukia aitortu behar da, eduki hori argitaratu zen banako orrialdera zuzeneko esteka jarrita. Inprimatutako lana bada, nahikoa izango da edukiaren “URL” orokorra aipatuta. Aitorpen horretan, inolaz ere ez da iradokiko lanean emandako erabilera babesten duenik F.C.S.M.K.F.-k.
-Ez komertziala: Ezin da lana helburu komertzialetarako erabili. Erabilera komertzialtzat joko da lana, iragarkiak ageri diren edozein orrialdetan argitaratzen bada edo ondasunak eta zerbitzuak saltzeko beste jarduera baten euskarri bada.
-Ez da eratorritako lanik onartzen: Ezin da lan hau aldatuta edo transformatuta beste lan bat.
-Ezin da webguneko irudirik erabili webgunean eman ez zaion beste helburu edo testuinguru baterako.
-Lizentzia honetako ezerk ez du egilearen eskubide moralik kaltetzen edo mugatzen.
Jabetza intelektualari buruzko legeak babesten ditu F.C.S.M.K.F.-k mailegatutako edukiak eta webgunearen bidez emandako edukiak.
Debekatuta dago webgunearekin eta haren edukiekin eta informazioarekin lotutako guztia erreproduzitzea, banatzea, jendaurrean komunikatzea, eraldatzea eta eskueran jartzea. Azken batean, debekatua dago webgunearekin eta haren edukiekin eta informazioarekin lotutako edozein ustiaketa jendaurrean egitea, aldez aurretik F.C.S.M.K.F.-k idatziz onartu gabe. Aurreko atalean adierazitako kasuetan izan ezik (Creative Commos lizentziapeko edukiak erabiltzeko baldintzak).
Ondorioz, F.C.S.M.K.F.-ren jabetza intelektualaren eta industrialaren baimenpean edo hainbat webgunetan edukia txertatzea dagokion bezala baimendu duten hirugarren titularren jabetza intelektualaren eta industrialaren baimenpean daude webguneetan agertzen diren eduki guztiak eta, bereziki, diseinuak, testuak, grafikoak, logotipoak, ikonoak, botoiak, softwarea, izen komertzialak, markak, irudi industrialak edo industrian edo merkataritzan erabil daitekeen beste edozein zeinu. Aurreko atalean adierazitako kasuetan izan ezik (Creative Commos lizentziapeko edukiak erabiltzeko baldintzak).
Aldez aurretik eta idatziz F.C.S.M.K.F.-k baimenik eman ez badu, debekatuta dute zerbitzuen edo edukien Erabiltzaileek web orrietako edozein eduki, irudi, forma, aurkibide eta gainerako adierazpen komertzialki ustiatzea edo zerbitzatzea, zuzenean ala zeharka, bere osotasunean nahiz zatika.
F.C.S.M.K.F.-k askatasuna du web orrietarako sarbidea eta bertan eskainitako produktuak eta/edo zerbitzuak mugatzeko; baita Erabiltzaileek, posta elektroniko bidez, helarazitako iritziak, behaketak, irudiak edo iruzkinak mugatzeko ere.
Zentzu horretan, F.C.S.M.K.F.-k, egoki baderitzo, eta Erabiltzaileen erantzukizun osoarekin, beharrezko iragazkiak ezar ditzake. Bere web orrien bidez, sarean arrazistatzat, xenofobotzat, diskriminatzailetzat, pornografikotzat, iraingarritzat jo, edo nolabaiteko indarkeria bultzatu, edo legez kontrako edukiak edo eduki kaltegarriak zabal ditzakeen edukiak heda daitezen saiheste aldera.
Posta elektroniko bidez, F.C.S.M.K.F.-ren web orrialdera iradokizunak, behaketak, iritziak edo iruzkinak bidaltzen dituzten Erabiltzaileek, argi eta garbi kontrakorik adierazi ezean, eta zerbitzuek edo edukiek horretarako bide ematen badute, zera ulertzen da: erabiltzaileek baimena eman diotela F.C.S.M.K.F.-ri eduki hori edozein formatutan erreproduzitzeko, banatzeko, erakusteko, transmititzeko, igortzeko, edozein euskarri fisiko edo logikotan biltegiratzeko (adibidez, disketeak edo ordenagailuko disko gogorrak), digitalizatzeko, F.C.S.M.K.F.-ren datu-baseetan erabilgarri jartzeko, itzultzeko, egokitzeko, konpontzeko edo antzeko beste edozein eraldaketa egiteko, legez aurreikusitako egilearen eskubideen babesak iraun bitartean.
Halaber, baimen hori doakoa dela ulertzen da. Hau da, halako behaketak, iritziak edo iruzkinak posta elektronikoz bidaltzean, Erabiltzaileak F.C.S.M.K.F.-rengandik edozein ordainsari jasotzea baztertzen duela.
F.C.S.M.K.F.-k ez du erantzukizunik F.C.S.M.K.F.-ren webguneetatik, zuzenean edo bannerren, esteken, linken, hyperlinken, framingen edo antzeko loturen bidez, sar daitekeen hirugarrenen edukiengatik, zerbitzuengatik, produktuengatik, eta abar
Irudien, argazkien, iruzkinen eta halakoen jabea izatea eta beharrezko baimenak izatea (batez ere, hirugarrenen datuak edo irudiak baditu eta, partikularki, adingabeak badira) bermatu behar du eurak bidaltzen dituen erabiltzaileak, BLOGak doan eta horregatik inolako kargurik gehitu gabe jendaurrean komunikatzeko.
F.C.S.M.K.F.-k gune orokor bat jarriko du iruzkinentzako, baina, inolaz ere, ez du bertan parte hartuko. Erabiltzaileen iritziak besterik ez dira izango bertan agertutakoak.
F.C.S.M.K.F. ez da erabiltzaileek adierazitako ideien erantzule egiten, eta aipatu baldintzak betetzen ez dituzten iruzkinak kentzeko edo ezabatzeko eskubidea gordetzen du.
Bloga legeen, moralaren eta ordena publikoaren kontrako jardueretarako ez erabiltzea derrigortzen zaio erabiltzaileari. Gainera, blogen bidez, jarduera iragartzailerik edo merkataritza asmodun jarduerarik ez egitea behartzen zaio. Gezurrezko identitatea erabiliz, mezuak bidaltzea ere galarazten zaio, baita mezuaren jatorria nola edo hala ezkutatzea ere.
F.C.S.M.K.F.-k Indarrean dagoen legeria edo baldintza hauek hausten dituen edukirik aurkituko balu, edo eduki horiek iruzurrezko helburua, legez kontrako helburua eta/edo Baldintza Orokor hauek baimendu gabeko helburua dutela ikusiz gero, bloga kentzeko eskubidea gordetzen du F.C.S.M.K.F.-k. Horretarako, gainera, ez dio erabiltzaileari aldez aurretik baimenik eskatu beharko. Legez kontrako edukiak ezabatuko lirateke edo hautemandako lege-haustea eteteko bidezkotzat jotako beste edozein neurri hartuko litzateke. Neurri bera har daiteke, beren ezaugarriengatik, hala nola tamainagatik edo formatuagatik, webgunearen funtzionamendua zailtzen duen erabilerarik hautematen bada.
Aurrekoari kalterik egin gabe, legez kontrako jardueratzat jo daitezkeen gertakariak agintari administratiboen edo judizialen esku uzteko ahalmena gordetzen du F.C.S.M.K.F.-k, erabiltzaileari aldez aurretik jakinarazi beharrik gabe.
Blogetako erabiltzaileari, posta elektroniko bidez, bere izena, bi abizenak eta NAN eskatzeko eskubidea gordetzen du F.C.S.M.K.F.-k. Pertsonei, enpresei, erakundeei edo bestelako hirugarrenei buruzko edukiak argitaratzen ari den erabiltzailearekin erabiliko da badaezpadako neurri hori. Posta elektronikoz jakinarazpena bidali eta 24 orduko epean, erabiltzaileak aipatu informazio hori ematen ez badu, bloga bertan behera uzteko eskubidea gordetzen du F.C.S.M.K.F.-k, erabiltzailearen aldez aurreko baimenik beharrik gabe.
Erabiltzailearen sarrera LOG fitxategi batean erregistra daitekeela jakinarazten dio F.C.S.M.K.F.-k erabiltzaileari. Bertan gordeko dira sartzeko erabilitako IP zenbakia, bisitatutako orrialdeak eta bisitaren data eta ordua.
Erabiltzaile izateko eskatutako datuak derrigorrezkoak dira. Datu horiek eman nahi ez dituenari, edo gezurrezko nortasuna erabiltzen duenari, izena ematea ukatzeko ahalmena du F.C.S.M.K.F.-k.
F.C.S.M.K.F. ez da blogetako erabiltzaileek adierazitako ideien erantzule egiten, eta eskubidea gordetzen du ezaugarri hauetakoren bat duten blogak edo mezuak bertan kentzeko:
- Eduki iraingarriak eta/edo diskriminatzaileak dituztenak, bai beste blogekiko, bai blog horien egileenganako, bai hirugarren pertsonenganako.
- Pertsonen, enpresen edo erakundeen kontrako boikot-kanpainak antolatzera bideratutakoak.
- Aldez aurretik deskribatutako kasuren bati egokitzen zaion beste web orrialde batera joateko mezuak dituztenak.
- Intimitatea edo ohorea erasotzen dituztenak.
- Helburu komertzialetarako eta/edo iragarleetarako erabiltzen direnak.
F.C.S.M.K.F.-ren webguneko erabiltzaileentzako pribatutasun-klausuletan adierazitako printzipio berak erabiltzen dira blogen erabiltzaileek emandako datuak babesteko.
Blogen zerbitzua bertan behera uzteko eskubidea gordetzen du F.C.S.M.K.F.-k. Hala nahi izanez gero, nahikoa du HAMABOST (15) egun lehenago ohar batean jakinaraztearekin. Halaber, zerbitzuaren aurkezpena eta baldintzak eta bere erabilera-baldintzak, edozein momentutan eta aldez aurretik abisatu gabe, alde bakarretik aldatzeko eskubidea gordetzen du.
SANTA MARIA KATEDRALA-k (aurrerantzean, F.C.S.M.K.F.) Erabiltzaileei jakinarazten die datuak babesteko indarrean dauden arauak betetzen dituela: alde batetik, abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzkoa; eta, bestetik, hura osatzen duen 34/2002 Legea, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoa. Baita horrekin bat datorren gainerako araudia ere.
Bere jardueretatik, gainerako zerbitzuetatik eta Legeak esleitutako jardueretatik datozen zerbitzuak eskaintzeko beharrezko datuak soilik biltzen ditu F.C.S.M.K.F.-k.
Datu pertsonalak babesteko indarrean dagoen legeriaren arabera tratatuko dira, posta elektroniko bidez edo formulario elektroniko bidez, emandako datu guztiak. Eta, konfidentzialtasun osoz erabiliko dituzte informazio hori kudeatzen duten F.C.S.M.K.F.-ko langileek.
Webgune honetan ageri den datuak biltzeko formularioan egindako galderei erantzutea borondatezkoa da; nahiz eta eskatutako datu horiek ematea ukatuz gero, ezingo den datu horiek eskatzen dituen zerbitzuetan sartu.
F.C.S.M.K.F.-k eskainitako zerbitzuekin lotutako hainbat webgunetan jarritako formularioen bidez, emandako datuak izaera pertsonaleko datuen fitxategi batean sartzea eta tratatzea onartzen dute Erabiltzaileek. F.C.S.M.K.F. da fitxategiaren jabea eta erabiltzaileek eskubidea izango dute datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko, ezerezteko eta/edo horien aurka jartzeko. Aipatu eskubide horiek bete nahi izanez gero, idatziz eta sinatuta zuzendu behar da F.C.S.M.K.F.-ra.
F.C.S.M.K.F.-k, uneoro, bermatzen dio Erabiltzaileari datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko, ezerezteko eta horien aurka jartzeko duen eskubidea, hala posta arruntaren bidez, SANTA MARIA KATEDRALA FUNDAZIOra gutun bat bidalita: Aiztogilea kalea 95, 01001 Vitoria-Gasteiz; nola posta elektronikoaren bidez, helbide honetara mezua bidalita: protecciondatos@catedralvitoria.com
F.C.S.M.K.F.-k, batez ere, harremanetan jartzeko datuak (ohikoak) gordeko ditu, hala nola izena, abizena, telefonoa eta helbide elektronikoa. F.C.S.M.K.F.-k jasoko du informazio hori eta ez dio inoiz beste enpresa bati salduko, utziko edo alokatuko. Logikoki, F.C.S.M.K.F.-ren gainetik dagoen zerbitzuak eta legeak eskatuz gero, informazio hori eman egingo da.
F.C.S.M.K.F. da aipatu izaera pertsonaleko fitxategien erantzule. F.C.S.M.K.F.-k sortu ditu F.C.S.M.K.F.-rentzat eta helburu dute mantentze-lana eta Erabiltzailearekin izandako harremanaren kudeaketa, produktuen eta/edo antolaketa-zerbitzuen informazioa eta banaketa eta beste hainbat jarduera.
Datu-baseen informazioa ez da Erabiltzaileak identifikatzeko erabiliko, ezta erregistratutako Erabiltzaileen estatistika-azterketak egiteko ere.
Datuak biltzeko prozesuan, eta datuak eskatutako guztian, zein datu diren derrigorrezko eta zein boluntariozkoak jakinaraziko zaie Erabiltzaileei eta, formulario elektronikotik inplizituki jakin ezin badaiteke, webgunera sartzeko datu horiek derrigorrezkoak direla ere jakinaraziko zaie Erabiltzaileei.
Behar izanez gero, F.C.S.M.K.F.-k erabiltzaileen datuak erabili ahal izateko, erabiltzaileei baimena eskatuko zaie, erakundeari berarekin lotutako informazioa, garatzen dituen jarduerena edo harekin lotutako beste edozein gaiei buruzkoa bidaltze aldera.
Datuak biltzeko orrialdeetan datuak sartuz gero, erabilera-baldintzak eta pribatutasun-politika hauek onartzen dira. Beraz, honako hau ere ulertzen da: berorien erabilera-baldintzak eta lege oharraren berri izan duzula eta, http://www.catedralvitoria.com / http://www.katedraldea.net eta http://www.catedralvitoria.es helbidean nabigatzen eta parte hartzen duzun bitartean, beroriek beteko dituzula.
Halaber, eta hirugarrenei datuak eman dakizkiela Erabiltzaileari jakinarazi bazaio eta Erabiltzaileak hori onartu badu salbu, Erabiltzaileak espresuki baimendu gabe, inongo kasutan, ez dute F.C.S.M.K.F.-ren kanpoko hirugarrenek sarrerarik izango Erabiltzailearen datu pertsonaletara eta/edo nabigazio-datuetara, indarrean dagoen legeak adierazitako kasuetan salbu. Gainerako kasuetan, indarrean dagoen legeria betetzen duen hirugarrenekin lankidetzan ariko da F.C.S.M.K.F., nahiz eta erantzukizuna hirugarrenei eskatu beharko zaien.
F.C.S.M.K.F.-k ez du webgune honetako erabiltzaileen datu pertsonalik salduko, alokatuko edo emango. Zerbitzua bera emateko derrigorrezkoa denean soilik egingo du halakorik.
F.C.S.M.K.F.-k ez die bere erabiltzaileen helbide elektronikorik beste enpresa batzuei salduko, alokatuko edo emango. Zerbitzua bera emateko derrigorrezkoa denean soilik egingo du halakorik.
WEBGUNEko Zerbitzuak, Kanalak eta eduki guztiak erabiltzerakoan, ERABILTZAILEAK honako konpromisoa hartzen du: legerik hautsi gabe, moralari kalterik egin gabe eta normalean onartutako ohiturapean, ordena publikoarekin eta hirugarrenen eskubideei eta interesei kalterik egin gabe erabiliko dituela.
Webgunera sartzearen eta bertako informazioa eta edukiak nola erabili direnaren erantzule egilea izango da. F.C.S.M.K.F. ez da egingo Erabiltzaileek edo hirugarrenek zerbitzuak edo edukiak gaizki erabiltzeagatik eratorritako kalteen edo lortu gabeko irabazien –zuzenekoak ala zeharkakoak– erantzule.
Indarrean dagoen uztailaren 11ko 34/2002 Legeko (Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoa) 10. artikuluan aurreikusten dena betez, zera jakinarazten dizugu: aplikazioak eta/edo informazioa deskarga dezakezun webgunearen arduraduna SANTA MARIA KATEDRALA FUNDAZIOA dela; Aiztogilea kalea 95, 01001 Vitoria-Gasteiz dela bere helbidea eta bere domeinuak direla http://www.catedralvitoria.com, http://www.katedraldea.net eta http://www.catedralvitoria.es, bakoitza dagokion erregistroan izena emanda dagoela eta erabiltzaileen eta/edo interesatuen komunikazioei webguneko Galdeguzu deritzon atalean erantzuten diogula.
F.C.S.M.K.F.-k hainbat neurri hartu ditu bere informazio pertsonalaren segurtasuna babesteko, "on line" nahiz "off line"
15/1999 LO eta 1720/2007 DBLOED betez, Fundatzaileen Zirkuluan sartzeko emandako datuak F.C.S.M.K.F.-ren fitxategi automatizatuetan sartuko dira eta Zirkuluaren kideak programan gehitu izana kudeatzeko erabiliko dira. Gainera, 34/2002 IGME legean adierazitakoari jarraiki, espresuki ematen zaio baimena F.C.S.M.K.F.-ri haren posta elektronikora informazioa bidaltzeko. Kideak bere datuak erabiltzerik nahi ez badu, 30 eguneko epean jakinarazi beharko du. Datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko, ezerezteko eta horien aurka jartzeko eskubideak bermatzen baitu F.C.S.M.K.F.-ek
Webgune honetan agertzen diren prezioek BEZ barne dute. Europako Batasuneko biztanleei soilik aplikatuko zaie zerga eta ez dituzte bidalketa-gastuak barne hartzen.
Eskaera berresteko mezu elektronikoan jakinaraziko dira bidalketa gastuak eta erabiltzaileak, oso-osorik, ordainduko ditu.
Paypal edo errenboltso bidez ordainduko dira prezioa eta entregarekin lotutako gastuak.
Eskaera entregatzeko unean transmitituko da ondasunen jabetza.
Artikuluak jasotako egunetik hasi eta hamabost eguneko epea du erabiltzaileak artikulua aldatzeko edo itzultzeko. Kasu horretan, sor daitezkeen bidalketa gastuak erabiltzaileak ordainduko ditu.
Webgunera sartzeagatik soilik erabiltzaileak ez du zertan inongo informazio pertsonalik eman behar. Erabiltzaileak datu pertsonalen bat emanez gero, F.C.S.M.K.F.-k konfidentzialtasun osoz erabiliko ditu. Hau da, izaera pertsonaleko datuak babesteko duen politika aplikatuko dio informazio horri.
Salmenta-baldintza horiek Espainiako legearen menpekoak dira. Aplika daitezkeen legeek onartzen duten arte, edozein auzi Vitoria-Gasteizko jurisdikzioko Epaitegien eta Auzitegien esku jarriko da, ezar litzaiokeen beste edozein eskumen espresuki ukatuta.