Atzipen azkarrak orrialdean
data: 2012/05/17 azken egunerapena: 15/05/2012

Ezkerreko argazkia: Sortzaileen Zirkuluaren logoa .
Ezkerreko argazkia: Rafael Alvarez -El brujo- abeslariaren saioa Katedraleko elizpean.Santa Maria Katedrala Fundazioak bultzatutako zaharberritzeak eta zenbait jarduerek piztutako interesaren eraginez, herritarrak harro daude berriz Katedral Zaharraz. Zuzenean lotzeko, Fundazioak Sortzaileen Zirkulua kudeatzen du, eta horretan, partikularrak nahiz enpresak zaharberritze lanen babesleak dira. Horren truke, besteak beste, lehentasuna lortzen dute gure kultura-programetan. Azken adibidea 2008an estilo neoklasikoko jaiotza eder baten zaharberritzea da. Ama Birjina, Jesus haurtxoa, San Jose, hiru artzain eta hiru animalia agertzen diren jaiotza osoa da. Esteban de Agredaren lana da, 1780. urtekoa.
Sortzaileen Zirkuluko kide izateak zenbait abantaila ditu, Katedraleko zaharberritzearekin zerikusia duten jardueretan. Bazkideek lehentasuna dute "Katedrala ezagutzen" zikloaren ekitaldi eta hitzaldi guztietan: doako sarrera bisita gidatuetara, eta deskontuak haiekin joaten direnentzat, beherapenak dendako gaietan, %20ko kenkari fiskala ordaindutako kopuruetan...
Horrez gain, kide guztiekin komunikazio zuzena izateko, Santa Maria Katedrala Fundazioak egitasmoaren nobedade guztiak jakinarazten dizkie gutunez, eta aldizka argitaratzen den "Noticias desde el Triforio" aldizkaria bidaltzen die. Han, Katedralari eta haren inguruari buruzko berri interesgarriak jasotzen dira.
Zirkuluan parte hartzeko, urtero bi ekarpen txiki egin behar dira: 50 edo 100 euro. Lehen kasuan, laguntzaileek bazkide-txartela bat eta Sortzaileen Zirkuluaren pin ofiziala jasotzen dute. Bigarren kasuan, hots, 100 euroko ekarpena egiten dutenen kasuan, Katedralaren triforioaren balaustradaren kopia bat, eskalan, jasotzeko eskubidea dute.