Atzipen azkarrak orrialdean

data: 2012/05/17    azken egunerapena: 15/05/2012

Orriaren barruko bilatzailea
Katedralaren egituraren irudia

MENÚ DE OPCIONES


Katedralia

Alfonso X - Tenplu gotikoa

A gotikoan eraikitako absidioloen ikuspegi orokorra. Absidiolo horiek lanen bi faseetan burutu zituzten. Lehenengoan Hegoaldekoak egin zituzten eta bigarrenean Iparraldekoak A gotikoan eraikitako absidioloen ikuspegi orokorra. Absidiolo horiek lanen bi faseetan burutu zituzten. Lehenengoan Hegoaldekoak egin zituzten eta bigarrenean Iparraldekoak.
Gotiko A fasearen oinplanoak A gotikoa:
    1- Gangen oinplanoa
    2- Erronda-pasabidearen oinplanoa.
    3. Beheko solairua.
Gotiko B fasearen oinplanoak B gotikoa:
    1- Beheko solairua.
    2- Erronda-pasabidearen oinplanoa.
    3- Triforioaren oinplanoa.

Alfontso VIII.ak hasitako proiektua errotik aldatu zuten Alfontso X.aren garaian (1252-1284). Bigarren proiektua gotikoa zen, eta aurrekoaren gainean gauzatu zuten. Bi fase nagusi izan zituen, XIII. mendearen hirugarren laurdenean hasi eta hurrengo mendearen amaieran bukatu arte. Bi fase nagusi horien emaitza da egun tenpluak barrualdean duen fisionomia.


A gotikoa


Lehen fasea (errazago ulertzeko A gotikoa deituko diogu) Alfontso X.ak hasi zuen. Barrualdean eman zuten lehen urratsa silarrizko estaldura egitea izan zen, eta lan horrek kategoria eman zion Alfontso VIII.aren proiektuaren fabrikari. Baina estaldura-lana ez zen lehen fasean burututako bakarra izan, orduan egin baitzituzten absidioloetako eta ondoko kapera angeluzuzenetako leihoak. Hiru absidioloek eta girolak hartzen zuten lekua gangatu egin zuten, Alfontso VIII.aren proiektuan eraiki gabe gelditu ziren guneak -Hegoaldeko gurutzaduraren Mendebaldeko hormatala eta epistolaren nabea- ixten hasi ziren eta nabeen arteko banaketa-pilareak eraikitzeari ekin zioten bigarren tarteraino. Santa Maria eliza, poliki-poliki, handitzen ari zen.

Aipatutako ekintzen kronologia indusketa arkeologikoen bidez lortutako datuei esker zehaztu ahal izan dugu. Aurkitutako txanponak eta txanponen arteko homogeneotasunak -hamar Alfontso X.aren garaikoak dira- aztertuta, A gotikoko lan gehienak errege horren agintaldian gauzatu zituztela geratu da agerian.


B gotikoa


Eliza eraikitzeko lanak geldirik egon ziren urte batzuetan. Zenbat urte izan ziren jakiterik ez dago, baina ez dirudi asko izan zirenik. Fabrikan egindako azterketetan ondorioztatu dugunez, beste egile batzuk, beste maisu batzuk aritu ziren lanean. Aurrekoen erabat desberdinak diren eraikuntza-lanek (B gotikoa deitu diegu) eman digute maisu horien berri: bestelako lanabesak hasi ziren erabiltzen, beste hargintza-tresna batzuek utzitako aztarnek ez dute zerikusirik aurrekoekin, harginek markak utzi zituzten estreinakoz -ordura arte ezezagunak ziren- eta ikonografiak beste ezaugarri batzuk hartu zituen, aurreko garaikoarekin bat ez zetorren eskultura dekoratiboari esker.

Gotikoaren bigarren faseko eraikuntza-lanetan parte hartu zutenek eman zioten katedralari orain duen itxura, hein handian behintzat. Tenpluaren perimetroa gaur egun dagoen moduan itxi zuten. Horretarako, Santa Ana portada eraiki zuten Hegoaldeko gurutzaduraren Mendebaldeko hormatalean; eraikinaren oinarriak egungo eremuraino ekarri zituzten beste bi zati gehituta; oinarriok portada bikain batez itxi zituzten (gerora egindako arkupeak babesten du); Santiago kapera eraikitzeari ekin zioten, harresien kanpoaldean Alfontso VIII.aren proiektu zaharrari atxikiz; eta azkenik, triforioa eraikita, katedralaren goialdea are gehiago igotzea lortu zuten.

Dena den, azpimarratzekoa da triforioa ez zutela katedralaren perimetro osoan amaitu -erdialdean baino ez zuten bukatu lana-, eta eremu horretako gangak zurezko materialez egin zituztela. Bigarren datua oso garrantzitsua da, berebiziko eragina izan baitzuen tenpluaren fabrikak egitura aldetik gerora izan zuen garapenean. Eliza bukatzeke gelditu zen, baina hala ere, ireki egiten zuten elizkizunetarako. Ganga altuak egurrezkoak ziren, eta ezin hobeto eginda zeuden. Eta oraindik eraiki gabe zeuden gurutzearen muturretako zonalde altuak teilatuaz babestu zituzten.

ORRI-OIN INFORMAZIOA

Santa María Katedrala Fundazioa   Cuchillería, 95 - 01001 Vitoria-Gasteiz   -   Tel/Fax: +34 945 122160   -   Bisitak: +34 945 255135
Adostasuneko A- bikoitz maila. W3C-AWI 1.0 arauak baimendutako Web edukirako. Lotura honek lehio berri bat irekitzen du CSS balioduna! Lotura honek lehio berri bat irekitzen du XHTML balioduna! Lotura honek lehio berri bat irekitzen du