Atzipen azkarrak orrialdean
data: 2012/05/17 azken egunerapena: 15/05/2012

Ezkerreko argazkia: 1962. urteko argazkia. Santa Anaren portada estalita dago oraindik. Saracibar arkitektoak 1856an eraikitako kontrahorma, gurutzadurari atxikita zegoena, argi eta garbi ikusten da (Gasteizko Udal Agiritegia. Egilea: S. Arina. Erref.: LFM-336-3(6).
Ezkerreko argazkia: M. Lorentek 60ko hamarkadan Iparraldeko gurutzaduran irekitako baoa.Gaur egungoen aurretik egin zituzten azken zaharberritze-lanak Manuel Lorente arkitektoak zuzendu zituen, baina ez ziren oso lagungarriak izan eraikinaren egitura-arazoak konpontzeko. 60ko hamarkadan egindako lanen ondorioz, erruz aldatu zen katedralaren itxura.
Zaharberritze-lanetan irizpide estetikoei erreparatu zitzaien batik bat, eta katedralak inoiz izan ez duen itxura gotiko "garbia" "berreskuratzea" izan zen helburua.Aurrekontu gehienak estaldurak kentzeko erabili izanak argi erakusten du irizpide estilistikoei eta estetikoei eman zitzaizkiela garrantzirik handiena. Egitura-arazoak, konpondu beharrean, larriagotu egin ziren. Adibidez, Hegoaldeko gurutzaduraren kontrahormaren (mende bat lehenago eraiki zutenaren) erdia baino gehiago kendu egin zutenez, epistolaren gurutzadura Mendebalderantz mugitu zen.
Honakoak izan ziren urte haietan (1960-1967) gauzatutako lan nagusiak:
• Ukondo-arkuak kendu egin zituzten.
• Luzitu historikoak kendu egin zituzten.
• Bao berriak ireki zituzten.
• Santa Anaren portada agerian utzi zuten.