Atzipen azkarrak orrialdean
data: 2012/05/17 azken egunerapena: 15/05/2012

Indusketak katedralaren gurutzaduran.
Elizpearen zaharberritzea eta erabilera berriak. "Marlangoren kontzertua"
Katedralaren ingurua argiztatuta. Burullerias plazaren berreskuratze aktiboa.
XX. mendearen amaieran fase berri bat hasi zen Santa Maria Katedralaren bilakaeran. Katedrala eusten duen egituraren oreka ez zela egonkorra nabaritu zen berriz 1994. urtean. Orduan gogoeta eta ikerketa prozesua hasi zen, eta horren eraginez, Santa Maria Katedralaren Zaharberritze Osoa egiteko Plan Gidaitzailea egin zen. Plan Gidaitzailea horren arabera, monumentuaren zaharberritzea bi arlotan garatu beharko litzateke: monumentuaren materialari eta inguru fisikoarekin, hiriko inguruarekin eta inguru sozio-kulturalarekin zerikusia duen kanpoaldeari dagokienez.
Proiektu hori kudeatzeko, Santa Maria Katedrala Fundazioa sortu zuten 1999. urtearen amaieran. Fundazioak jarduera ugari egin ditu ordutik aurrera proposatutako helburuak betetzeko. Web orrialde hau horren adibide ona da, eta bisitariak hemendik, Gasteizko Santa Maria Katedralaren XXI. mendearen zaharberritzearen berri izan dezake.