Atzipen azkarrak orrialdean

data: 2012/05/17    azken egunerapena: 15/05/2012

Orriaren barruko bilatzailea
Katedralaren egituraren irudia

MENÚ DE OPCIONES


Katedralia

XVII-XIX. Mendeak. Lehen alarma-deia eta eliza ez erortzeko borroka

Saracibar arkitektoaren planoa. Berak marraztutako kontrahorma bat dago bertan Saracibar arkitektoaren planoa. Berak marraztutako kontrahorma bat dago bertan
Ezkerreko argazkia:Hegoaldeko gurutzaduraren kanpoko aldea (Mendebaldetik). Harresiaren goialdean argi ikusten da egurrezko estaldurei eusteko eta gangen pisua arintzeko egindako hormagintza-lana. Eskuineko argazkia: M. Saracibar arkitektoak 1858an eraikitako kontrahormaren argazkia. Errege-erreginen kapera itxi zuten kontrahorma horrekin. Ezkerreko argazkia:Hegoaldeko gurutzaduraren kanpoko aldea (Mendebaldetik). Harresiaren goialdean argi ikusten da egurrezko estaldurei eusteko eta gangen pisua arintzeko egindako hormagintza-lana.

Eskuineko argazkia: M. Saracibar arkitektoak 1858an eraikitako kontrahormaren argazkia. Errege-erreginen kapera itxi zuten kontrahorma horrekin.

XVII. mendearen erdia aldera egin zuten lehen alarma-deia.1647ko oso dokumentu interesgarri batzuetan argi ikusten da orduan jabetu zirela, lehen aldiz, eliza erortzeko arriskuaz. Hona hemen egoera zein larria zen erakusten duen deskribapen bat: "Santa Maria elizako teilatu guztiak altxatu behar dira, bai nabe nagusikoak, bai gurutzaduretakoak... gangen gainean eraikita baitaude, eta horregatik apurtu baitira arkuak eta gurutzadura, eta horma nagusiak lurrera etorri...". Gangak berregin, pisua kendu eta egurrezko estaldura jartzen lan handia egin bazuten ere, ez zen nahikoa izan arazoak konpontzeko. XVIII eta XIX. mendeetan zehar, gasteiztarrek eginahalak egin zituzten euren eliza nagusia eror ez zedin.

Ahalegin izugarri horren erakusgarri dira Martin Saracibar arkitektoak 1856an eta 1870ean eraikitako bi kontrahorma handiak. Kontrahormak jarri ahal izateko bi kapera kendu behar izan zituzten (Santa Victoriarena eta Errege-erreginena), eta lanok eragina izan zuten Santa Anaren portada ederrean ere.

ORRI-OIN INFORMAZIOA

Santa María Katedrala Fundazioa   Cuchillería, 95 - 01001 Vitoria-Gasteiz   -   Tel/Fax: +34 945 122160   -   Bisitak: +34 945 255135
Adostasuneko A- bikoitz maila. W3C-AWI 1.0 arauak baimendutako Web edukirako. Lotura honek lehio berri bat irekitzen du CSS balioduna! Lotura honek lehio berri bat irekitzen du XHTML balioduna! Lotura honek lehio berri bat irekitzen du