Atzipen azkarrak orrialdean
data: 2012/05/17 azken egunerapena: 15/05/2012

Kultura fundazio gisa erregistratu zuen Eusko Jaurlaritzak 1999. urtearen amaieran. Helburu orokorra da Gasteizko Santa Maria Katedrala eta haren ingurua osorik sendotzea, zaharberritzea eta birgaitzea. Horretarako, Plan Gidaitzailaren arauak garatuko ditu.
Hamabi urtetan betetzeko (2000-2012), Santa Maria Katedrala Fundazioak 25 milioi euro baino gehiagoko baliabideak ditu. Diru kopuru horretatik, gehiena, patronatua osatzen duten erakundeek eman dute. Arabako Foru Aldundiak, bertako Ahaldun Nagusia izanik bere presidente, Vitoria-Gasteizko Udalak eta Gasteizko Gotzaindegiak osatzen dute Patronatua
Bestalde, Gobernu zentralaren Sustapen Ministerioak katedralak zaharberritzeko ekarpenik handienetako bat egin du, Plan Gidaitzailaren kalitatea goraipatzeko. Eusko Jaurlaritzak balioa emateko kontzeptu eta jardueretarako laguntza ere eman du. Bestalde, Vital Kutxak osorik babesten du Bisita Gidatuen “Obretan eta irekita” Programa. Halaber, Gasteizko Hiri Historikoaren Birgaitze Integraleko Agentziak harresietara bisita gidatuak egiteko laguntza ematen du, eta Fundazioak kudeatzen dituen kultura-jardueretarako beste ekarpen bat egiten du.
Santa Maria Katedrala Fundazioak hiru maila operatibo ditu: Gerentzia eta Zuzendaritza Teknikoa, Arlo Juridiko-Administratiboa eta Ezagutzaren eta Zabaltzearen Kudeaketa arloa