Atzipen azkarrak orrialdean
data: 2012/05/17 azken egunerapena: 15/05/2012

Ezkerreko argazkia: Marlango taldearen kontzertuan elizpean.
Ezkerreko argazkia: Haurrentzako tailerrak Katedralean.
Bisitariak pasabidean "Obretan eta Irekita" programaren barruan.
Gasteizko Santa Maria Katedrala zaharberritzean XIII. mendeko tenplu gotiko baten arkitektura berreskuratu baino askoz ere gehiago egingo da. Kultura dinamizatzeko eta ekonomia eta gizartea suspertzeko proiektu handia ere bada. Horrela, zenbait alderdi biltzen ditu: egiturazkoak, hirigintzakoak, kulturalak, sinbolikoak, turistikoak, ekonomikoak, komunitarioak eta funtzionalak. Arkitektura birgaitzeari dagokionez, urrats handiak eman dira. Nobedade guztiak kontsulta ditzakezu Zaharberritzea atalean.
Kultura eta turismo arloari dagokionez, Vital Kutxak babestutako "Obretan eta irekita" Programa nabarmentzen da, Katedraleko Obrak ikusteko Bisita Gidatuak egiteko dena. Ekimen horri esker, tenplu gotikoa milaka bisitarik eta turistak eskatutako produktua bihurtu da denbora gutxian; 2000. urtetik 650.000 bisitari baino gehiago izan dira, beraz, arrakasta handia izan da.
Santa Maria Katedralean sartzean iraganetik eta historiatik ibilbide zoragarria egiteko aukera izango duzue. Ibilbide historiko horretan, "ezagutzaren ibilbidean", bisitariak aukera paregabea izango du honetarako: egitura konplexua eta iraganeko lekukotasun ugari dituen XIII. mendeko tenplu gotiko baten arkeologia eta zaharberritze lanak zuzenean ikusteko, hain zuzen.
Santa Maria Katedrala Fundazioak jarduera ugari antolatzen ditu kultura arloan: kongresuak, mintegiak, hitzaldiak idazle ospetsuekin, kontzertuak, antzerkia, lanbide tradizionalei buruzko lantegi eta ikastaroak, erakusketak, argitalpenak, irratsaioak, ipuin, pintura eta argazki lehiaketak...
Bestalde, kultura programazioan "Katedrala ezagutzen" zikloa nabarmendu behar da. Bestelako ekimenen artean hauek ditu: literaturari buruzko hitzaldiak nazioartean ospetsuak diren idazleekin, hala nola Ken Follett, Alfredo Bryce Echenique, Antonio Gala, Arturo Pérez-Reverte, José Saramago, Mario Vargas Llosa...