Atzipen azkarrak orrialdean

data: 2012/05/17    azken egunerapena: 15/05/2012

Orriaren barruko bilatzailea
Katedralaren Mezenas atalaren irudia

MENÚ DE OPCIONES


Katedralia

Aurkezpena

Europa Nostra 2002 sari berezia, berreskuratzean eta kontserbazioan ematen den Europako saririk handiena Europa Nostra 2002 sari berezia, berreskuratzean eta kontserbazioan ematen den Europako saririk handiena.
Katedraleko zutabeen azpian Gasteiz hiriaren hastapenak daude Katedraleko zutabeen azpian Gasteiz hiriaren hastapenak daude

Gasteizko zutabeei buruz hitz egitean Santa Maria Katedralari buruz ere ari gara. XIII. mendeko tenplu gotikoak apartekoa egiten duen ezaugarria du: hiriarekin eta hango biztanleekin harreman estua du eraikitzen hasi zenetik. Hala ere, zutabeen azpian Gasteizko herrixkaren hondarrak daude.

Gasteiztarren Katedral Zaharra esaten diotena 1994. urtean itxi zuten publikoarentzat. Erabaki mingarria izan zen, baina eraiki zutenetik arazo larriak zituen egituran, eta erabateko kolapsoa gertatzeko arriskua zegoen. Horrez gain, beste zenbait arazo gertatu ziren eta monumentuak eduki sinbolikoaren zati bat galdu zuen.

Hala ere, egoera lazgarri hori azken urteetan hobetu da, Europar Batasunak, Vatikanoak, Espainiako Kultura Ministerioak eta nazioarteko arkitekto eta arkeologo entzutetsuek goraipatutako asmo handiko zaharberritze-proiektu bati esker. Haien ustez, "gaur egun, Europan egiten den eraikin historiko baten birgaitze proiekturik onena" da. Horrez gain, Europa Nostra 2002 Sari Berezia jaso du, orain arte Europar Batasunak Espainiako kultura ondareari berreskuratzean eta kontserbazioan emandako Europako saririk handiena.

Hastapenetatik Gasteizekin eta hango auzokoekin lotura estua izan du beti Santa Maria Katedralaren historiak, eta oso gutxitan nabarmendu du hiriak bere erakargarririk ospetsu eta baliotsuena: Santa Maria katedral gotiko ederra, historiaz eta misterioz betea.

Beste aukera historiko bat dugu Katedral Zaharrari edertasuna eta sinbolismoa itzultzeko, behin egituraren betiko arazoak konponduta eta zuzenduta, Santa Maria herritar guztientzat beti erreferente bizia izan dena berriz izateko. Zalantzarik gabe, herritarrek Gasteizen hastapenak zimenduen azpian gordetzen dituen tenpluarekin duten konpromisoaren isla da.

Erlazioa eduki sinbolikoz beterik dago, herritarrek mendeetan egindako ekarpenei eta emandako laguntzari esker. Horrela, oinarrizko euskarria finkatu da, eta Katedrala babesteko eta zaintzeko aukera eman du, bereziki akats larriei aurre egiteko.

Lankidetza eta laguntza horren adibidea dugu XVI. mendearen erdialdean, Santa Piako abadea den Diego Fernandez de Paternina jaunak bere izena duen kapera eraikitzeko agindu zuenean. Katedraleko elizpean egin zuen, iparralderantz handitu eta gangak berritu zituenean.

ORRI-OIN INFORMAZIOA

Santa María Katedrala Fundazioa   Cuchillería, 95 - 01001 Vitoria-Gasteiz   -   Tel/Fax: +34 945 122160   -   Bisitak: +34 945 255135
Adostasuneko A- bikoitz maila. W3C-AWI 1.0 arauak baimendutako Web edukirako. Lotura honek lehio berri bat irekitzen du CSS balioduna! Lotura honek lehio berri bat irekitzen du XHTML balioduna! Lotura honek lehio berri bat irekitzen du