Atzipen azkarrak orrialdean
data: 2012/05/17 azken egunerapena: 15/05/2012

Haurrentzako tailerrak.
Ezkerra: Tailerren emaitza. Santa Maria Katedrala Fundazioak Gasteizko Santa Maria Katedrala ikusteko bisita didaktikoak antolatzen ditu ikasleentzat Gasteizko Udaleko Hezkuntza Sailarekin lankidetzan. Bisita horiek bisita arruntetik kanpo egiten dira, eta egitura eta ordutegia ere desberdinak dira. Hasieran gaikako bisita egiten da, ikasleen mailaren arabera (elizpea, beirateak, Gasteizko etxolak, harresiak, errondabidea, merkataritza-hiria, katedrala…), eta bukaeran, egindako bisitarekin lotutako zenbait lantegi egiten dira.
Erabiltzen diren materialak egokiak dira Lehen Hezkuntza 1. mailatik 6. mailara bitarteko ikasleentzat, eta oso modu entretenigarrian aurkezten zaizkie neska-mutilentzat. Gaiak, besteak beste, hiriarekin eta Gasteizko Santa Maria Katedralean egiten ari diren zaharberritze-lanekin zerikusia duten historia, arkeologia, arkitektura eta artea dira.
Horrez gain, xede horretarako berariaz egindako ikus-entzunezko ikasmateriala ere erabiltzen dute. Horrela, power point programaz egindako 5 aurkezpen (bana lantegi bakoitzeko) eta 6. mailako ikasleen ibilbiderako DVD bat dira. DVD horretan, katedralean ikertzen duen Laia izeneko neska batek egindako azalpenak entzuten dituzte ikasleek.