Atzipen azkarrak orrialdean
data: 2012/05/17 azken egunerapena: 15/05/2012

Bisita gidatuak Katedralera.
Bisita gidatuak Katedralera.
Bisitariek zuzenean jarraitzen diete zaharberritze-lanei.
"Obretan eta irekita": Programaren izen horrek laburbiltzen du Gasteizko Santa Maria Katedrala zaharberritzeko lanak ikusteko bisita gidatuen izaera. Plan Gidatzaileak ekimen berezia aurreikusi zuen: jendeak lanak nola gauzatzen diren ikusteko aukera izatea. Ikuspegi horri esker, tenplutik egindako ibilbidea lanak ikusteko bisita bihurtu da. Horrela, kaskoa jarrita eta segurtasun-neurri egokiak hartuta, ezusteko ugari izango ditugu, egunero aldatzen den proiektu bizi eta irekia baita. Beraz, Katedralera lanen une desberdinetan egindako bisita ezustez beterik dago.
Katedral Zaharra gaur egun historia, arkitektura, arkeologia, kultura eta artea uztartzen dituen gaikako eremua da, eta ikerketek aurrera egin ahala edukiak aldatzen dira. Eraikin horretan, mendetako euste eta deformazio arazoen ondorioz ahuldutako tenplu baten zaharberri lanak daude ikusgai.
Bisitariek prozesu honen guztiaren ezohiko lekukoak dira, ikuspegiarengatik eta edukiengatik paregabea den Bisita Programa bati esker. Horrela, uneko jarduerak eta lanak ikusteaz gain, emoziozko esperientzia intelektual desberdin batean ere parte hartzen dute. Bestalde, eraikin historikoa, beste balioak ez ezik, irekita dagoen liburu bat gisa irakur eta uler daitekeen dokumentua ere badela antzematen da.
Bisiten ezaugarriak hauek dira: arreta pertsonalizatua, azalpen historiko argiak, zaharberritze-lanetan gerta daitezkeen arazoen eta irtenbideen deskribapen zehatza. Arkeologia eta zaharberritze-lanak (arkeologiak, harginak, aldamioak eta indargarriak…) zuzenean ikusteko aukera dago kultura-turismoan berritzailea den proiektu honetan.
Bisita gidatuei esker, Gasteizko Santa Maria Katedrala hiriko eta Euskal Herriko gune turistikorik garrantzitsuenetakoa da. Bisita Programaren kalitatea dela-eta Eusko Jaurlaritzak Turismo Saria eman zion 2000. urtean.