Erreserbak

Katedralaren bisita gidatua egiteko erreserba

Santa Maria Katedrala Fundazioak aurretiaz erreserbatzea gomendatzen du, bisita egin ahal izango dela bermatze aldera.

Erreserbak egiteko dugun sistemarekin ez da online ordaindu behar. Bisita egiteko tokia bermatzeko bakarrik balio du. Sarrerak hartu eta ordaintzeko, Bisitarien zentrora jo behar duzu (Santa Maria kantoian du sarbidea) ibilbidea hasi baino hamar minutu lehenago.

HAUTATU EGIN NAHI DUZUN BISITA

KATEDRALAREN ETA DORREAREN BISITA

Arakatu tenpluaren txoko guztiak, lurpeko kriptatik triforioraino, errondaren pasabidea eta argiaren elizpe liluragarria ahaztu gabe. Igo dorrera eta gozatu hiriaren ikuspegi panoramiko paregabea talaia horretatik.

HELDUEN TARIFA: 11,0€ 

IRAUPENA: 75 minutu


KATEDRALAREN BISITA

Arakatu tenpluaren txoko guztiak, lurpeko kriptatik triforioraino, errondaren pasabidea eta argiaren elizpe liluragarria ahaztu gabe.

HELDUEN TARIFA: 9,0€ 

IRAUPENA: 60 minutu


ALTXOR BIZIA

Elizpea eta katedralaren barrualdea zeharkatuz, portada monumentalak, hilobiak, pinturak, eskulturak eta katedralaren parte diren bestelako arteak komentatuko dira. Bisita hau egin baino 48 ordu lehenago gutxienez 4 pertsona erreserbatu ez badira aldatu edo bertan behera gera daiteke.

HELDUEN TARIFA: 8,5€ 
IRAUPENA: 75 minutu

ERREALITATE BIRTUALA ETA HARRESIA

OHARRA: Bisita hau ez dago baimenduta 13 urtetik beherako haurrentzat, erabilitako kaskoaren segurtasun-ohartarazpenak direla eta. Esperientzia hau egin baino 48 ordu lehenago gutxienez 4 pertsona erreserbatu ez badira aldatu edo bertan behera gera daiteke.


HELDUEN TARIFA: 8,5€

IRAUPENA: 75 minutu

KATEDRALAREN ETA HARRESIAREN BISITA

Katedralaren bisitan egiten den ibilbideaz gain, Gasteizko Erdi Aroko harresia eta horren eraberritze-prozesua ikus daitezke.

HELDUEN TARIFA: 10,5€ 

IRAUPENA: 75 minutu